Ximon Agirre artista hernaniarrak sortu du, Durangoko Azokako kartela

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 6a, 00:00

Ximon Agirre Durangoko azokarako egindako kartelarekin. Argazkia: CC BY-SA

Abenduaren 6tik 10era bitartean ospatuko da Durangoko Azoka eta Ximon Agirre hernaniarrak sortu du azokarako kartela.

Abendua ate joka dugu, eta horrekin batera, Euskal Herri mailan hain maitea den azoka, Durangoko Azoka. Abenduaren 6tik 10era, 'Fantasia da!' lemapean egingo dute azokaren 58garren edizioa. Eta aurten, gainera, Ximon Agirre artista hernaniarrak sortu du aurtengo kartela, fantasia gaia ardatz hartuta. 

Artista hernaniarrak arte ikasketak egin zituen, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Inprimaketa Grafikoko, Ilustrazioko eta Lanketa Artistikoko Masterra ondoren,  Gaztela-Mantxako Unibertsitatean. Ilustrazioan, bideogintzan eta animazioan jardundakoa da. Azken urteotan, gehienbat, musika taldeentzat egin du lan, diskoen azalak, kontzertuetarako kartelak eta bideoklipak sortzen. Besteak beste, Belako, Lukiek eta Kilimak taldeekin aritu da Agirre.

Durangoko Azokako antolatzaileek aitortu zuten aurtengo edizioa «fantasiaz beteko dela». Eta azaldu zuten azoka jendetsua eta aberatsa izatea nahi dutela, kultura bultzatzeko asmoz. Une honetan, buru-belarri dabiltza antolatzaileak aurtengo aldirako egitaraua atontzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!