Silvana Pissanoren bisita, Udalean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 5a, 00:00
Xabier Lertxundi eta Silvana Pissano ostegunean, udaletxean.

Joan den ostegunean, Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak harrera egin zion Municipio B (Montevideo, Uruguai) herriko alkate Silvana Pissanori.

Pissanok Hernani bisitatu zuen eta Municipio Bn gauzatu dituzten esperientzia eraldatzaileen berri emateko lan-saio bat ere gidatu zuen udaletxean. Saio horretan parte hartu zuten Hernaniko Udaleko Hirigintza, Ingurumen, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun sailetako zinegotzi eta teknikariek, esperientzia ezagutu eta haiengandik ikasteko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!