Ur-mozketa gaur, Florida inguruan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 5a, 00:00

FLO7 eremuko urbanizazio lanak direla eta, ur-mozketa izango da gaur goizean, Floridako eta Mañe i Flaquerreko hainbat etxebizitza eta industriagunetan. 09:00etatik 12:00etara izango da, aurreikusi dutenez, eta honakoei eragingo die: Floridako 1, 3, 5, 7, 11 13, 23, 25, 27, 29, 31, 33 eta 35 atariei; eta Mañe i Flaquerreko 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 atariei. Eraikitzen ari diren etxebizitzak eta kale berria urez hornitu eta udal sarea hobetuko dute lan horiekin, «Florida eta Montebideo kaleetako hoditeriak lotzean, eraztun berria sortuko delako», Udalak azaldu duenez: «Lotura horrek, etorkizunean, aukera emango du ur-zerbitzuko matxura edo mozketen eragina gutxitzeko eta malgutasun haundiagoa izateko».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!