Adinekoentzako saioak martxan, Kaxko elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 5a, 00:00

Astearte eta ostegun arratsaldetan jarri dute zita, lokalean, solasean, kartetan, margotzen edo sudokuekin aritzeko.

Udarako atsedenalditik bueltan, dagoeneko zabaldu dute Kaxko elkartearen lokala berriro, eta asteartean hasi zituzten adinekoentzako saioak. Kaxkoko bizilagunak elkartzeko gune bat izan nahi du Plazan daukaten lokalak, eta astearte eta ostegun arratsaldetan elkartuko dira bertan, 17:00etatik 19:00etara.

Tarte horretan, solasean arituko dira, karta jokoan, sudokuak egiten edota margotzen, besteak beste. Herenegun egin zuten aurreneko saioa, eta gaur bertan izango da bigarrena. Adineko auzotar guztiei luzatu diete gonbitea, bertara azaldu eta parte hartzeko.

Aurrera begira, auzotarren iritziak eta proposamenak jaso nahi dituzte, eta horien arabera, zerbitzua egokitu edo ekimen berriak martxan jarri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!