Bi langile larri zaurituta, Zikuñaga Papeleran izandako istripu batean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 4a, 00:00

Ostiralean gertatu zen ezbeharra, eta makina batek harrapatuta geratu ziren bi langileak, mantenu lanetan ari zirela.

Istripua izan zen Zikuñagako Papeleran, joan den ostiralean; eta horren ondorioz, bi langile larri zauritu ziren. Dirudienez, mantenu lanetan ari zirela, makina batek harrapatuta geratu ziren bi langileak, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.

ELA sindikatuak aditzera eman duenez, enpresako langilea da bietako bat, eta azpikontratatutakoa bestea. Sindikatuak berak jakinarazi du, egoera larrian eraman zituztela biak ospitalera. Bata, papelerako langilea, arriskutik kanpo dagoela azaldu du sindikatuak, baina besteak ZIUn jarraitzen zuen astelehenean, eta larria zen bere osasun egoera, betiere sindikatuak azaldutakoaren arabera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!