Holi Festarekin hasita, asteburuan ospatuko dituzte Zelabideko Jaiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 4a, 00:00
Holi Fest ezagunarekin hasiko dituzte Zelabideko Jaiak, aurten ere.

Ostiral arratsaldean hasiko dira festak auzoan, eta oso egun potentea izango da larunbatekoa. 

Auzoko festa koloretsuetan koloretsuenak ospatuko dituzte asteburu honetan; bereziki, klasiko bilakatu dute Holi Fest bereziari esker. Ostiral honetan hasiko dira Zelabideko Jaiak, koloretako hauts ezagunak airera zabaltzearekin batera; eta larunbatekoa izango dute egun nagusia, Gabriel Zelaia eta Bidebieta plazen inguruko bizilagunek.

Bazterrak hauts koloretsuz bete ondoren, sabel-dantzak eta Jaixkipe txarangaren doinu ala­iek piztuko dute jai-giroa auzoan, eta sardin-jatearekin borobildu­ko dute arratsaldea, dantzan hasi aurretik. Oihan Vega diskojartzailearen bisita izango dute horretarako, eta bi saio eskainiko ditu: aurrenekoa, 20:30etan hasita, gaztetxoentzat; eta bigarrena, 23:30etatik aurrera, adin guztietako herritarrentzat.

Bete-betea, larunbateko eguna

Ostiraleko beroketaren ondoren, festarako gogoz hasiko dute larunbata auzotarrek, eta horixe izango da jaietako egun nagusia, egitarau potentearekin.

Kirolari helduko diote aurrena, gaztetxoentzako oztopo probekin eta sokatira herrikoiarekin. Eta bi klasikok emango diote segida, eguerdian: sagardo dastaketak, eta patata tortilla lehiaketak. Apar festa ere izango da orduan, bazkalorduko paella-jatearen aurretik.

Eta arratsalderako, beste horrenbeste eta gehiago: mus txapelketaren finalak, gaztelu puzgarriak, toka txapelketa, giza futbolina, txokolatada, bingoa, dantzaldiak eta zezensuzkoa.

ZELABIDEKO JAIAK

URRIAK 6, ostirala

18:00, Txupinazoa eta Holi Fest, Gabriel Zelaia plazan

18:15, Sabel-dantza, Gabriel Zelaia plazan

18:30-20:30, Jaixkipe txaranga

19:30, Sardina dastaketa, Gabriel Zelaia plazan

20:30-22:00, Umeentzako dantzaldia, Oihan Vegarekin

20:30, Denok afaltzera, txosnan

23:30-02:00, Denontzat dantzaldia, Oihan Vegarekin

23:30, Zezensuzkoa

URRIAK 7, larunbata

10:00, Diana

10:30, Haurrentzako oztopo probak, atletismo pistan

11:00, Sokatira herrikoia, Eper tabernako plazan

12:00, Patata tortilla lehiaketa, Gabriel Zelaia plazan

12:00, Apar festa, Bidebietan

12:00, Sagardo dastaketa, Gabriel Zelaia plazan

14:00, Paella-jate herrikoia

15:30, Mus txapelketaren finalak, Gabriel Zelaia plazan

16:00, Gaztelu puzgarriak, Bidebieta plazan

16:00, Toka txapelketa, Eper tabernako plazan

17:00, Giza futbolina, Bidebietako futbol zelaian

17:30, Txokolatada, Sagastialde elkarteak antolatuta

18:00, Jaien aldeko bingoa

20:00-22:00, Umeentzako dantzaldia, DJ Pakorekin

20:30, Denok afaltzera, txosnan

23:00-02:00, Helduentzako dantzaldia, DJ Pakorekin

23:30, Zezensuzkoa

02:00, Jaien amaiera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!