2023/12/14 19:00

Dantza

Dantza: Abundance

Dantza: Abundance
Biteri, Hernani

Desirari eustea oreka mantentzea da, baina baita izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean pareta bat eraikitzea ere. Desira askatzeak, aldiz, gure zentzumenak areagotzen ditu, baina aldi berean, KAOSA eragiten du.

Abundance ikuskizunak indarrean dirauen pentsamolde erromantikoa ezbaian jartzen du. Printze eta printzesaren istorioa desagerrarazi nahi du, oraindik hain ukiezina den monogamia zalantzan jarriz. Bost interprete oholtza gainean eta konpainiarentzat ezinbestekoak diren elementuak: estetika boteretsu eta koloretsua, mezu zuzen eta indartsu batekin. 

Zuzendaritza: Osa + Mujika

Dramaturgia eta koreografia: Jaiotz Osa

Interpreteak: Cristina Aldasoro, Carlos Ojeda, Maddi Ruiz de Loizaga, Rafke Van Houplines, Jaiotz Osa

Jantziak eta eszenografia: Xabier Mujika

Musika: Gartxot

Iraupena: 52 min.

Sarrerak: abenduaren 4tik aurrera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!