2023/11/23 19:30

Musika

Musika: Maria Berasarte & Pepe Rivero

Musika: Maria Berasarte & Pepe Rivero
Hernani

Ahotsa eta piano doinuak uztartzen dituen Delirio proiektua aurkeztuko dute Maria Berasarte kantari donostiarrak eta Pepe Rivero piano-jole kubatarrak.

Delirio proiektuan bi mundu, bi kontinente musikal gurutzatzen dira. Musika klasikoa, jazz-arekiko pasioa eta norberaren sustraiak –euskal sustraiak eta kubatarrak– batzen ditu bi musikariok. Horrela, ahots eta pianoaren bidez, Joan Manuel Serraten Aquellas pequeñas cosas, Mikel Laboaren Txoriak txori eta Kurt Weillen Je ne t’aime pas interpretatuko dituzte, besteak beste.

Maria Berasarte: ahotsa

Pepe Rivero: pianoa

Sarrerak urriaren 30etik aurrera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!