Pello Errotako finalean arituko da Martikorena

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 3a, 00:00

Saio bikaina osatuta, sariketako finalean abesteko txartela eskuratu zuen hernaniarrak. 

Pasa den ostiralean jokatu zuten Ikaztegietan Pello Errota bertso sariketako bigarren kanporaketa. Bertan aritu zen Eñaut Martikorena hernaniarra, eta fi­nalerako txartela eskuratu zu­en, saio polita osatuta. Martikorenarekin batera, Hernaniko Bertso Eskolako beste kide bat sailkatu zen finalera, Jexux Mari Irazu larrauldarra. Kantuan aritu ziren Maddi Ane Txoperena, Maialen Akizu, Eki Mateorena eta June Aiestaran ere. 

Urriaren 20an izango da sariketako finala, Asteasuko Iturri Ondo jatetxean. Gai-jartzailea Oibar Olano izango da, eta lau bertsolari arituko dira kantuan: Eñaut Martikorena, Jexux Mari Irazu, Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxaga. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Iturri Ondo jatetxean, 25 euroren truke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!