Bihar hasiko dute pala denboraldia gazteek

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 3a, 00:00

Asteazken eta ostiral arratsaldetan egingo dituzte entrenamenduak, kiroldegiko frontoian.

CD Hernaniko Pala Sailaren eskutik, bihar hasiko da gazteen pala denboraldia. Asteazken eta ostiral arratsaldetan egingo dituzte entrenamendu saioak, 15:45etan hasita, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Parte hartu edo informazio gehiago eskatu nahi dutenentzat, bost minutu lehenago jarri dute zita biharko: kiroldegiko beheko sarreran elkartuko dira 15:40etan, frontoira elkarrekin sartzeko.

2010 eta 2011 urteetan jaiotako neska eta mutilei zabaldu diete deialdia, infantil mailakoei, frontoian palan ikasi eta gozatu nahi badute, bertara agertu daitezen. Argibide gehiago nahi dituztenek, emailez ere idatzi dezakete, ondorengo helbi­de elektronikora: hernanikopalistak @gmail.com. Ekainera arte luzatuko da pala denboraldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!