Artola txukun, Salomon Ultra Pirineu proban

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 3a, 00:00

Anartz Artola, helmugara iristen.

Anartz Artola hernaniarrak 11. postuan amaitu zuen 21 kilometroko lasterketa, 1:36:59 denborarekin.

Asteburu honetan jokatu dira Gabàn Salomon Ultra Pirineu probako lasterketak. 21 kilometroko distantzian hartu du parte Anartz Artola korrikalari hernaniarrak, eta 11garren postuan helmugaratu zen, 1:36:59 denboran amaituta. 

Lasterketako irabazlea Miquel Corbera Rubio izan zen, 21 kilometroak 1:28:36 denboran osatuta. Artolak baino zortzi minutu gutxiago behar izan zituen garaileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!