Ezin hobeto hasi du denboraldia Hernaniko talde nagusiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 3a, 00:00

37-28 lortu du garaipena Leizaranen aurka Ligako lehendabiziko partiduan.

Hernaniko talde nagusiak oso ondo hasi du denboraldi berria, 37-28 garaituta Andoaingo Leizaran taldea. Hernaniarrak nagusi izan ziren hasieratik amaierara eta Liga ezin hobeto hasi du senior taldeak. 

Lehenengo jardunaldia besterik ez da eta oraindik taldeen maila ikusteko dago, baina garaipenarekin hastea garrantzitsua da. Partidu sendoa jokatu zuen Hernanik, batez ere erasoko lanean. Defentsan ez zen mailarik onenean aritu. 

Jardunaldi ona Hernanirentzat

Talde nagusiaren garaipenak segida izan zuen harrobiko taldeetan. Jubenil mutiletan bigarren garaipena lortu zuen Hernanik Leizaranen aurka Andoainen. Partidu lehiatua izan zen eta 23-25 irabazi zuten hernaniarrek. Bitik bi garaipen lortu dituzte Liga hasieran eta lider jarri dira sailkapenean. Orain arteko bi jardunaldiak ikusita ,Hernani talde sendoenetakoa dela esan daiteke. Berdintasun haundia dago talde guztien artean. 

Neskak ere irabazi egin zuten. Mundarroren aurkako derbia galdu eta gero Bidasoaren aurka garaipen erraza lortu zuten neska hernaniarrek. 40-21eko markagailuak bi taldeen arteko diferentzia erakusten du. 

Nesketan ere berdintasun haundia dago talde gehienen artean. Honela, Mundarrok ezin izan zuen bigarren garaipena eskuratu. 29-16 galdu zuen Ereintzaren aurka eta Bergarak bakarrik lortu ditu oraingoz bi garaipen. Hori bai, Urnietak eta Ordiziak jokatutako bakarra irabazi dute. 

Kadeteetan, nesken bi taldeek galdu egin zituzten beraien partiduak, Bera Bera eta Saiekoren kontra. Mutilek irabazi egin zuten 32-13 Tolosaren kontra eta jokatutako bi partiduetan ez dute galdu. 15 taldetatik 3garren kokatu dira sailkapenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!