'Gordiak neuzkanak' erakusketaren irekiera, gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 2a, 00:00

Gaurtik urriaren 7ra egongo da ikusgai, Benigno Albeniz 'Iruntxiberri'ren erakusketa, Biterin. Erakusketaren irekiera bihar izango da, 18:00etan.

Benigno Albeniz 'Iruntxiberri'k, 'Gordiak neuzkanak' erakusketa jarriko du Biterin, eta gaurtik aurrera ikusgai izango dute herritarrek. Gainera, gaur bertan izango da erakusketaren irekiera, arratsaldeko 18:00etan, Biterin.

Benigno Albeniz artisaua eta eskultorea da, eta 50garren hamarkada inguruan etorri zen Hernanira bizitzera. Familia osatu zuen, eta lanean ari zen bitartean, uztarriak egiten hasi zen. Modu honetara, denborarekin, uztarriek dituzten forma itxien baitan, forma geometriko, abstraktu zein figuratiboak sortu zituen.  Gero eskulturara egin zuen jauzi, eta bide honetatik sortutako obrek, joera abstraktua eta figuratiboa izan zuten: alderantzizko sustrai itxurako obrak, basoak eta zuhaitzak. 

Gaurtik urriaren 7ra arte, beraz, Biterin ikusgai egongo dira Iruntxiberriren obretan, animaliak eta zuhaitzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!