Berriro ere martxan da Hernaniko Ttpa-ttapa egitasmoa. Ikasturteari hasiera emango diote irteera batekin herriko helduek, etzi. Horretarako hitzordua jarri dute Atsegindegin, goizeko 10:30etan.
Ttapa-ttapa egitasmoak, ekimen eta ibilaldiak egiteko aukera eskaintzen die herriko helduei. Ibilbideak lauak eta seguruak dira, eta mugitzeko zailtasunak dizuzten pertsonentzat egokituta daudela ziurtatu dute antolatzaileek. Beraz, antolatzaileek herritar helduei Ttapa-ttaparekin bat egiteko deia luzatu diete.