Bertso afaria Elur Txorin,  larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 2a, 00:00

Larunbaterako bertso afaria antolatu du Elur Txorik. Agin Laburu eta Onintza Enbeita izango dira bertsotan, eta dagoeneko sarrerak salgai daude Garinen, Txilin, Deportibon edo Aralarren. Arratsaldeko 20:30etan emango zaio hasiera bertso afariari, eta izena emateko aukera ostegunera arte izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!