Dagoeneko prest du Kulturarteko Plaza Feministak urriko ekintzen eta jardueren egitaraua. Beraz, gaurtik hilabetea amaitu arte, jarduera ugaritan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Migrazineak emango dio hasiera Kulturarteko Plaza Feministaren urriko egitarauari, 'Ouaga Girls' filma proiektatuz, 18:00etan hasita.
Eta biharko ere, zita garrantzitsua dute herriko helduek zein haurrek; izan ere, 'Familia asko gara' ipuinaren aurkezpena eskainiko dute, arratsaldeko 17:30etan, Ara! Gorputz eta Wayra Elkarteen eskutik. Ipuinak zaintza sare oparoaz gozatzen duen ume baten abenturak kontatzen ditu. Giro atseginean, arrazakeria eta familia ereduak jorratzeko parada eskaini nahi dute antolatzaileek. Euskeraz izango da aurkezpena, baina Kulturarteko Plaza Feministakoek azaldu dute momentuko itzulpena egingo dela gaztelerara. Ildo beretik, beste liburu aurkezpen bat ere antolatu dute, urriaren 17rako. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera 'Sangre y resistencia. Políticas y culturas alternativas a la menstruación' liburuaren aurkezpenari.
Bestalde, antzerki eta solasaldi baten bidez, pertsona errefuxiatuek Europara iristeko egin beharreko bidaiaz hausnartzeko tartea ere eskainiko dute Kulturarteko Plaza Feministan, eta horrez gain, zenbait ikastaro ere eskainiko dituzte.
UDAZKENEKO EGITARAUA, KULTURARTEKO PLAZA FEMINISTAN HERNANI GAUR 18:00 Migrazinea. 'Ouaga girls' filma. Antolatzailea: Amher Sos Arrazakeria. BIHAR 17:30 Ipuin aurkezpena: URRIAK 6, 7 ETA 8 Jardunaldiak: 'Ertzeko bizitzak eraldatzeko ekintza kooperatiboa: Katalunia, Andaluzia, Madril eta Euskal Herriko proiektu eta esperientziak'. Euskeraz eta gaztelaniaz. Haurrentzat zaintza zerbitzua eskainiko dute. Jardunaldietarako, aurrez izena eman behar da: koopfabrika.eus/hegoaldetik estekan edo 605 626 328 telefonora deitua. URRIAK 17 19:00 'Sangre y resistencia. Politicas y culturas alternativas a la menstruación' liburuaren aurkezpena. Miren Guillo Arakistain (idazlea) eta Marta Luxan Serrano (solaskidea). Euskeraz. URRIAK 26 18:30 'The Boat' antzezlanaren emanaldia eta solasaldia. Gaia: pertsona errefuxiatuek Europara iristeko egin behar duten bidaia, hitzik erabili gabe, lehenengo pertsonan kontatua. Solaskideak: Zuzendaria den Iman Alidoosti Shahraki iraniarra eta aktore den Masume Husseini afganiarra. Antolatzaliea: Erei Elkartea. Antzezlana hitzik gabekoa, eta solasaldia, inglesez eta aldibereko itzulpena, euskerara. Gogoeta eta eztabaida URRIAK, 25 AZAROAK 22 ETA ABENDUAK 20 18:00-20:00 Pentsamendu feminista gogoetagai. Asteazkenetan. Dinamizatzailea Iratxe Retolaza. Euskeraz. Irakurgaiak: Lur gainean, itzal azpian: emakume nekaraziak eta parte hartzea (2022); Hiruki gatazkatsua (2020); Erresistentziarako gorputzak: bollerak (2023). Izenematea urriaren 4tik 18ra. Nahi izanez gero, saio bakarrera bertaratzeko aukera eskaintzen dute. Emakumeentzako Jabetze eskola. Etxeko ekonomia URRIAK 21 ETA 28 09:30-13:00 Etxeko ekonomia ikastaroa. Dirua hobeto kudeatzen ikasiko dute bertan. Irakaslea Renata Gonzalez Villaseñor. Hizkuntza: Gaztelania. 7 euro matrikula. Klimateriotik menopausiara: teoriatik gorputzera URRIAK 10 ETA 17 17:30-19:30 Klimaterioa eta menopausiaren arteko ezberdintasunak. Irakaslea Juncal Alzugarai Zurimendi. Euskeraz. Matrikulak 4 euro. |