Bihartik Migrazinema, bi pelikulekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 1a, 00:00

Ohi moduan, bueltan da Migrazinema, baina aurtengoan, bertsio laburtuan izango dela ohartarazi dute Amher Sos Arrazakeria elkartekoek.

Bi film proiektatuko dituzte, eta aurrenekoa bihar izango da. Theresa Traoré Dahlberd zuzendariaren Ouaga Girls pelikula ikusteko aukera izango dute herritarrek, arratsaldeko 18:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan. Burkina Fason girotutako pelikulan, mekanika bihurtzeko eskola batean ikasten ari den neska gazteen istorioa kontatzen du film honek.

Eta Migrazinemaren bigarren pelikula, urriaren 24an izango da, eta Biterin proiektatuko dute, arratsaldeko 18:00etan hasita. Julia Dahr zuzendariaren Eskerrik asko eurigatik filma ikusiko dute bertaratzen direnek. Bertan, Afrikako herrialde batzuetan sortutako egoerak eta horri aurre egiteko sortzen diren herri-erantzunak ezagutzen langunduko duela dio Amherrek.

Pelikulak amaituta, espazio txiki bat eskainiko dute antolatzaileek, filmak komentatu eta errealitate horiek ezautzen eta partekatzen jarraitzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!