Terrazen ordenantzari buruzko alegazioak, hilaren 27ra arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 1a, 00:00

Hernaniko Udalak Bide Publikoen Terrazak, salgai dauden proiektuen erakuslekuak eta beste elementu lagungarriak jartzea arautzen duen Ordenantzaren epea luzatzea erabaki du. Hamabost lan-egun gehiago izango dituzte interesatuek Ordenantzaren inguruko proposamenak egiteko, hau da, urriaren 27ra arte, hain zuzen. Era berean, ordenantza Hernani.eusen dago ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!