Sukaldaritza tailerra, sagardo dastaketa, mus txapelketa eta jaien amaiera gaur, Lizeagan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 1a, 00:00

Gorputzak dantzak jarri zituzten Lizeagako auzotarrek, Jennyrekin

Goizeko 11:30etan izango da tortillak entregatzeko ordua, sukaldaritza txapelketarako. Eta arratsaldeko ekintzekin emango zaie amaiera, Lizeagako Jaiei.

Herri gosariarekin hasi zuten eguna atzo Lizeagako auzotarrek, txokolatea eta txurroak jan zituzten, jaien bigarren egunari hasiera emateko. Eguerdian, buruhaundiak atera ziren Gautxori txarangarekin batera, eta 12:00etan, omenaldia egin zieten Lizeagako auzotarrek, Sandiusterriko adinekoei. Omenaldia amaituta, 14:30etan elkartu ziren denak, bazkari eder baten bueltan, eta segidan, auzoko txikiek, barraketan doan ibiltzeko parada izan zuten. 17:00etan, bingoan jokatu zuten auzotarrek, eta 19:00etan, aerorumbarekin gorputzak dantzan jarri zituzten. Gauean ekintza gehiagotan hartu zuten parte herritarrek, eta auskalo noiz arte iraun zuen festak. 

Gaurkoan, berriz, goizeko 11:30etan, tortillak eramateko ordu muga jarri dute auzoen arteko sukaldaritza txapelketan parte hartu nahi duenarentzat.  12:00etan hasiko da lehiaketa, eta segidan, sagardoaz dastatzeko aukera paregabea izango dute, musika lagun dutela. Sagardo dastaketan, edalontziak 2 euroko prezioa du eta pintxoak, berriz, euro bat. Ordu berean jokatuko dira toka eta bote txapelketak.  Arratsalderako, berriz, urtero moduan, mus txapelketa antolatu dute Lizeaga tabernan, eta 20:00etan emango zaie amaiera, Lizeaga auzoko jaiei.

LIZEAGAKO JAIAK

HERNANI

GAUR


11:00 Tortillak eramateko ordu muga lehiaketan parte hartzeko.

12:00 Auzoen arteko 
sukaldaritza txapelketa.

12:30 Sagardo dastaketa eta trikitilariak.

12:30 Toka eta bote 
txapelketak.

16:00 Mus Txapelketa Lizeaga tarbernan.

20:00 Jaien bukaera.

 

*OHARRAK: 
Sagardo dastaketa: edalontzia 2 euro eta pintxoa euro 1.

Erlazionatuak

Lizeagako Jaiak 2023- Larunbata

Kronika - Erredakzioa 2023 ira 30 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!