Zelabiderako paella jaterako, txartelak salgai

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 30a, 00:00

Datorren asteburuan ospatuko dituzte auzoko jaiak, eta gaur eta bihar goizean egongo dira txartelak saltzen. 

Datorren asteburuan ospatuko dituzte Zelabideko Jaiak, urriaren 6an eta 7an. Eta horri begira, dagoeneko hasi dira paella jaterako txartelak, kamixetak edota zapiak saltzen, besteak beste. Gaur eta bihar, Arri eta Eper tabernen kanpoaldean egongo dira auzo elkarteko kideak, goizeko 11:00etatik 14:00etara.

Ostiralarekin hasiko dira Zelabideko Jaiak, aurten ere, dagoeneko klasiko bilakatu duten Holi Fest koloretsuarekin. Arratsalde potoloa izango da ostiraleko hori, baina larunbatekoa da egun nagusia, eta goizetik gauera izango dira ekintzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!