Urteko 27garren irteera egingo dute gaur JOCC Zikuñagako taldeko kideek. Elkano, Aiako eta Zarauzko auzoa, izango da helmuga eta N-634 errepidean barrena ibiliko dira 60 kilometroko ibilbidea osatzeko. Ohi bezala, hitzordua Zinkoenean jarri dute goizeko 09:00etan. Beharrezkoa da taldeko ekipazioa janztea. Ibilbide hau osatuta, beste lau geratuko dira egutegia osatzeko.
Irailaren 23an Puentedeyn izan ziren
Joan zen larunbatean Burgosko Merindadeetara irteera egin zuten elkarteko kideek. Puentedeyn atera zuten taldeko argazkia. 15 elkartekidek hartu zuten parte, eguraldi ederrarekin paraje ikusgarrietaz disfrutatuz. Puentedeyrekin batera, Ojo Guareña ere ikusteko aukera izan zuten.