369 kilo zabor atera zituzten Urumeatik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 29a, 00:00

Sagarreta Natur Taldeak deituta egin zuten ibaiaren garbiketa, eta baliabideak areagotzeko eskatu diete erakundeei.

Irailaren 23an Urumea garbitzeko deialdia egin zuen Sagarreta Natur Taldeak. 25 pertsona aritu ziren bertan, eta egindako lanaren irakurketa argitaratu du antolakuntzak. Bi ordutan 369 kilo jaso zituzten uretatik; 120 kilo inerteak ziren, 200 kilo neumatikoak, 26 kilo plastikoak, 17 kilo metalak eta 6,2 kilo ontzi arinak. 

Auzolanean egindako garbiketa amaituta, egoerari buruzko kontzientziazio saioa egin zuten bildutako kideek, eta erakundeei ondorengo eskaera egiteko aprobetxatu dute: «Sagarretak instituzioei eskatzen die baliabideak areagotzeko, bai ibai inguruetako kutsadura eta hondakinen arazoei aurre egiteko, zein landare inbaditzaileen aurrean hartu beharreko neurriei dagokienez». 

Sagarretatik nabarmendu dute antzeko ekimenak sustatzen jarraituko dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!