Ikaztegietan arituko da gaur Eñaut Martikorena

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 29a, 00:00

Eñaut Martikorena bertsolaria.

Pello Errota sariketako bigarren kanporaketan abestuko du hernaniarrak, 20:30etatik aurrera.

Pello Errota Bertsolari Sariketako bigarren kanporaketa jokatuko dute gaur, Ikaztegietako ostatuan. Eñaut Martikorena hernaniarrak abestuko du bertan, eta kantukide izango ditu Jexux Mari Irazu, Maialen Akizu, Maddi Ane Txoperena, June Aiestaran eta Eki Mateorena. Gai jartzailea, berriz, Imanol Artola 'Felix' izango da. 

Gaurko afalostean honako ariketa hauek osatu beharko dituzte sei bertsolariek: zortziko haundian ofizioka; zortziko txikian ofizioka; hiru puntu erantzun; koplatan, denbora emanda, ofizio bat; eta bina bertso ganbarako lanean.

Puntuazio onena lortzen duten bi bertsolariek abestuko dute urriaren 20an jokatuko den finalean. Lehenengo kanporaketatik Unai Mendizabalek eta Iñaki Gurrutxagak lortu zuten txartela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!