III. Liburu eta Disko Azoka, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 29a, 00:00

Adin guztietako herritarrek gozatzeko moduko egitaraua osatu du Doberak.

Atsegindegi liburuz eta diskoz beteko da bihar. Goizeko 11:00etan hasiko da III. Hernaniko Liburu eta Disko Azoka, eta ikuskizunak izango dira egun osoan zehar.

Nabarmendutako ekintzen artean, 'Oso latza izan da' liburua aurkeztuko dute Xabier Mendigurenek eta Amagoia Mujikak, arratsaldeko 17:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!