Hernaniko preso eta iheslarien senideek kontzentrazioa deitu dute gaurko. Arratsaldeko 20:00etan jarri dute hitzordua, Gudarien plazan: «Gure senide presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen aldarrikatu nahi dugu. Legedi arrunta aplikatuta, herriko 8 presok kalean egon beharko lukete».