Bertso Eskolan presentzialki izena emateko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 29a, 00:00

Zabalik dago Hernaniko Bertso Eskolan izena emateko epea. Orain arte hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidera idatzita egin behar zen inskripzioa, baina gaur presentzialki egiteko aukera izango da. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera Bertso Eskolako kideak Biterin izango dira: «Etor zaitezte Biterira, lagun talde haundi batekin egingo duzue topo bertan!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!