Hitzaren inguruko jaialdiak aurrera jarraitzen du, eta gaurkoan, Iñurri elkarteko kideak bisitatuko dute Biteri. Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio musikatua eskainiko dute, eta kantuan ariko dira ondorengo bertsolariak: Alaia Martin, Maialen Akizu, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak 8 euroko prezioa du. Salmentatik lortutako etekinak Iñurri elkartearentzat dira.