Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak elkarlanean antolatuta, XXXI. Mugarri festa egingo dute, larunbatean. Jarduera honek zenbait helburu ditu: herriko geografiaren ezagutza eta hedapena lantzea; identitate ezaugarri denez, herritarren anaitasun eta lurraldea estimatzea; herriaren iragan historikoari buruzko kontzientzia eragitea; eta lagunarte giroan naturarekin gozatzea.
Aurtengo ibilbidea, Listorretatik Irubidera izango da, eta abiatzeko ordua goizeko 08:30etan jarri dute, Biterin. Itzulera eguerdiko 13:00etan izango da.