Jardunaldiak antolatu dituzte urrirako, Hernani Burujabek eta Udalbiltzak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 28a, 00:00

Ezkerretik hasita, Ander Larretxea, Aines del Valle, Haritz Alberdi, Xabier Lertxundi, Clara Rouget eta Itsaso Lekuona.

Jardunaldiak urrriaren 19an, 20an eta 21ean izango dira. Ekimen guztiak doakoak dira, baina ostegun eta ostiral goizeko ekimenetan parte hartzeko izena eman behar da.

Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak indarrak batu eta elkarlanean hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19, 20 eta 21ean. Burujabetzak izango dira hausnarketagai, herrigintza eta udalgintza eraldatzaile ikuspegitik jaiotako proiektuak ezagutuz. Eta atzo goizean aurkeztu zituzten jardunaldiaren nondik norakoak, ondorengo parte hartzaileek: Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak, Itsaso Lekuona Hernaniko zinegotziak, Haritz Alberdi Udalbiltzako lehendakariak, Clara Rouget Udalbiltzako zuzendariak eta Aines del Valle eta Ander Larretxea Bidea elkarteko kideek.

Aurkezpenean, ordezkari bakoitzak hartu zuen hitza, eta laburbilduz, ondorengoa aipatu zuten: «Badira bi urte Hernani Burujabe herri proiektua abian jarri zenetik. Lurraldea burujabetza klabeetan berrantolatzeko saiakera da Hernani Burujabe, herritarren bizitzetan eragina duten sektoreetan parte-hartzea handituz. Baina Euskal Herri zabalean ere hamaika dira burujabetzen aterkipean koka daitezkeen esperientziak; esaterako, jardunaldi hauetan landuko diren elikadura, zaintza, lana edota hezkuntzaren sektoreetan aurki ditzakegunak. Horrela, esperientzia metatu horiek guztiak aintzat hartu, egungo lurralde erronkei lotu eta modu egituratu eta sistemikoan artikulatzea da Hernanik planteatu duen erronka. Bide horretan, jardunaldi hauek pizgarri izan nahi dute. Udalerri mailan dagoeneko martxan dauden proiektuetatik abiatu, eta Euskal Herri mailarako proposamenak gauzatzeko dauden aukerak aztertzeko».

Jardunaldiko ekimen guztiak doakoa dira; baina ostegun eta ostirala goizeko ekimenetan parte hartzeko, izena eman behar dute herritarrek burujabetzak.jardunaldia.eus atarian.

 

BURUJABETZA JARDUNALDIAK

HERNANI

URRIAK 19

09:30-10:00 Ongi etorria eta sarrera; Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea. 

10:00-11:30 Udalgintzatik burujabetzara. 

-Hernani Burujabe: Itsaso Lekuona, Hernaniko zinegotzia. 

-Udalbiltza: udaletatik Euskal Herri mailako proiektuetara. Haritz Alberdi, Udalbiltzako lehendakaria.

11:30-12:00 Atsedena eta kafea  

12:00-14:00 Elkarlan publiko-kooperatibo-herritarra: udaletatik eragiteko mugak eta aukerak. 

-Rubén Martinez. La Hidra cooperativa. 

-Aitor Bengoetxea. GEZKI institutua.

-Eneko Anzuola. LKS next aholkularitza.

17:30-19:30 Mahai-ingurua. Zergatik aldarrikatu burujabetza(k) egungo testuinguruan?

-Jule Goikoetxea. Filosofo politikoa eta irakaslea. Euskal Herria.

-Mireia Vehí. CUPeko diputatu ohia. Kataluina.

-Glenna Del Valle Cabello. Venezuelako kontsul nagusia Bilbon. Venezuela. 

URRIAK 20 

09:30-10:00 Kulturarteko Plaza Feminista eta Burujabetzen Etxearen aurkezpena.

10:00-11:30 Burujabetza(k) lurreratuz: nola eragin arlo ezberdinetan?

-Elikadura: Iker Elosegi. Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea.

-Zaintza: Miren Aranguren. Emagin elkarte feministako formatzaile eta ikerlaria. 

-Hezkuntza: Nora Salbots, maistra. Hi Hasiko eta EUkso Ikasuntzako kidea. Euskal Hezkuntzagintzako militatea. 

-Lana: Miren Lanz. Parena elkarteko kidea eta BDS koop eraldaketa fabrikako partraidea. 

11:30-12:00  Atsedena eta kafea.

12:00-14:00 Burujabetza proiektu ezberdin arteko topaketak:

-Elikadura (Burujabetza Etxean). 'Belaunaldi aldaketa eta jantoki komunitarioak aztergai'

-Lana (Burujabetzen Etxean). 'Polo kooperatiboak eta ekintzailetza proiektuak' 

-Hezkuntza (Kulturarteko Plaza Feminista). 'Euskal hezkuntzagintzaren erronka herrietatik abiatuz'

-Zaintza (Kulturarteko Plaza Feministan). 'Erdu berri baterako gakoak'

17:30-19:30 Herrigintzatik Burujabetzara. Mahai-ingurua.

Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Laudio. 

Ehundu. Bergara.

Euskal Herria Burujabe. Baiona.

Bidea. Hernani. 

LARUNBATA 21  Burujabetzaren eguna

11:30-13:30 Kalejira kulturala, burujabetza sektoreekin eta herriko kulturgileekin. 

14:30 Bazkari girotua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!