Canexionek hamargarren urteurrena beteko du urrian eskaintza bereziekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko irailaren 30a

Canexioneko langileen artean albaitariak, nutrizionistak, hezitzaileak eta ile-apaintzaileak daude

Alberto Fernándezek gidatzen du Canexion eta bertan txakurrei, katuei eta pertsonei elkarrekin bizitzen laguntzeko metodo propioa garatu da.

Canexion dendak hamargarren urteurrena beteko du urrian eta modu berezian ospatu nahi dute. Alberto Fernández, txakurren nutrizioan, portaeran eta trebakuntzan aditua da eta orain hamar urte jarri zuen martxan proiektua. «Hasiera zirraragarria izan zen. Akarregi industrialdeko lokalean hasi nintzen eta bertan jarraitzen dugu. Asko laguntzen du logistikoki eta hiru urtetara ondoko lokalera ere haunditu nuen denda zerbitzua haundituz. Bilakaera oso ona izan zen». 

Alberto Fernándezen lehen oroitzapenak politak dira, «lehen egunetik sartu baitziren bezeroak dendara. Hasieran denda zerbitzua eta trebatzeko aholkularitza eskaintzen zen». Denborarekin urte hauetan txakurrei, katuei eta pertsonei hobeto ulertzen eta elkarrekin bizitzen laguntzeko metodo propioa garatu du Canexionen. Bere lanarekin ehunka kasu arrakastaz konpontzen lagundu du, gero eta jende gehiagori eta txakur gehiagori zoriontasun haundiagoa aurkitzeko aukera emanez. «Gure oinarria da gure bezeroekin konfiantzazko eta hurbiltasunezko harreman bat sortzea, beren txakurren eta katuen benetako behar guztiak ulertzen eta erantzuten laguntzeko».

Canexionen txakur-lagunaren edota katu-lagunaren «hezkuntzan eta osasunean sor daitezkeen arazo guztiak konpontzeko aholkuak eta laguntza jaso ditzakezu. Canexionen espezialistak gara maskotaren arreta integralean, denda espezializatua, albaitaritza klinika, txakur eta katu ile-apainketa, hezkuntza eta trebakuntza ditugu. Gu bezain zerbitzu osoa duten gutxi daude». 

Zerbitzu integrala eskaintzen da

Canexionen momentu honetan sei langilek eskaintzen dute zerbitzu integral hori. Alberto Fernándezekin batera ari dira lanean proiektua indartuz: Naiara Álvarez, albaitari doktorea, AVEPAko bazkidea (Animalia Txikietan Adituak diren Albaitarien Elkartea); Onintza Albeniz, albaitari doktorea, AVEPAko bazkidea; Silvia Lasa, albaitari laguntzailea eta nutrizioan aditua; Isabel Arcos, Nutrizioan eta osagarrietan aditua; eta Sara Mateo, txakur eta katu ile-apaintzailea, Artero Academy ospetsuan hezia.

Hamargarren urteurrena data «seinalatua da guztiontzat. Beti egin izan ditugu gauzatxoak, bosgarrena indartsuagoa izan zen eta orain hamargarrena ere borobila izango da. Sekulako ospakizuna prestatu dugu, sorpresa berezi batekin, musikarekin zerikusia duena. Gainera, promozio bereziak eta potenteak prestatu ditugu urrirako eta zozketak ere bai bezeroen artean, otorduak barne. Eskertza eta ospakizuna izango da merkataritza txikia arrisku bizian baitago».

Alberto Fernández oso gustora dago Canexionen lortutako fidelizazioarekin: «Gure egoitzan ia zerbitzu guztiak aurkitu daitezke eta horrek laguntzen du konfidantza sortzen. Puntuen bitartez deskontuak ere martxan jarri nahi ditugu». 

Gainera, Canexionek eskaintzen duen zerbitzua merkataritza haundiek eta internetek ezin dute eskaini. «Gertutasunaz gain, pentsuaren prezioan oso lehiakorrak gara. Oso zaila da elikaduran guri irabaztea, bai eskaintzan (eskaintza gehiago dugu azalera haundiek baino), baita kalitatea-prezioa erlazioan ere. Ez internetek, ez azalera haundiek ezin gaituzte hobetu, logistikak asko garestitzen baitu produktua, eta guk hasiera-hasieratik dugu pentsuen berezko marka bat, Firocan. Gaur egun, gure markako 20 erreferentzia inguru ditugu. Oso lehiakorrak izateko aukera ematen digu horrek, produktua zuzenean fabrikatzen dugulako eta gure dendara zuzenean etortzen delako.

 

10 urteurrena

PROMOZIOAK URRIAK1-15

TXAKURRENTZAT

%50 OCEAN pentsuen bigarren unitatean (12 kilo)

%30 FREEDOG Shiva eta Boreal konkuntoetarako

%30 Pelota jaurtitzailea

%30 FREEDOG paper-zapi bustiak

%50 DISUGUAL Barazki tipikoak laten bigarren unitatean

%30 NAYECO snacks

KATUENTZAT

%50 DR CLAUDER'S laten bigarren unitatean

%30 GLORIA natural jostailuak

%20 Churu kaxa

%25 garraioak, arraspak, harea-ontziak eta osagarriak

PROMOZIOAK URRIAK 16-31

TXAKURRENTZAT

%30 VIVERO pentsuetan

%30 FREEDOG arropa

%30 FLEXI lepoko extensibleak

%20 EARTH RATED poltsak

%20 NYLABONE jostailuak

%50 DISUGUAL Fruit laten bigarren unitatean

%30 DR CLAUDER'S snacks

KATUENTZAT

%50 DISUGUAL Minimi laten bigarren unitatean

%30 KONG jostailuak

%20 ODOURLOCK hondarrak

%25 MONGE snacks

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!