182 urteko espetxe zigorra ezarri diote Asier Ezeiza 'Xaxi'ri

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 27a, 00:00

Asier Ezeiza 'Xaxi' preso hernaniarra

Era berean, inhabilitazioa ere ezarri diote, eta Alacantera eta Benidormera joateko debekua.

Atzo epaitu zuten Asier Ezeiza 'Xaxi' hernaniarra, Auzitegi Nazionalean. ETAk 2003an Alacanten eta Benidormen eginiko bi atentaturengatik zigortu dute, eta 182 urteko espetxe zigorra ezarri diote. Fiskaltzak 268 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Ezeizarentzat «hamalau hilketa saiakeragatik eta kalte huandiko bi delitugatik» baina, bi aldeek adostuta, 182 urtekoa izango da zigorra, nahiz eta gehienez 20 urte beteko dituen.  Era berean, inhabilitazioa ere ezarri diote, eta Alacantera eta Benidormera joateko debekua.

Hirugarren aldia da Ezeiza ekintza horiengatik epaitu dutena. Aurreko bietan, Auzitegi Nazionalak ebatzi zuen ez zegoela nahiko froga Ezeizak parte hartu zuela baieztatzeko, eta absolbitu egin zuen. Hala ere, ebazpen horiek baliogabetu egin zituen Auzitegi Gorenak, eta sententzia egokitzeko agindu zion epaimahaiari. Eta Gorenak argudiatu zuen, Auzitegi Nazionalak ez zuela aztertu Ezeizak «atentatu haietan lagundu izana»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!