'Klima aldaketa ikuspegi feministatik', gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 27a, 00:00

Energia eta Klima Astearen baitan, gaur arratsalderako, mahai-ingurua antolatu dute. 'Klima aldaketa ikuspegi feministatik' gaia landuko dute, arratsaldeko 18:30etan hasita, Kulturarteko Plaza Feministan. Bihar, berriz, Energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboari buruzko hitzaldia eskainiko dute Goienerreko eta Enherkomeko kideek, 19:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!