Gaur emango zaio hasiera hitzaren inguruko jaialdiari, eta igandera arte, hitza erdigunean jarriko dute, istorio ezberdinak kontatuz, kantatuz, antzeztuz, eta errezitatuz. Gaurko, 'Mare' ilargi poemak errezitaldi musikala antolatu dute, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Biterin. Jon Martinek gidatuko du emanaldia, poemak irakurriko dituliburuan parte hartu duten zenbait idazlek, hala nola, Harkaitz Canok, Itxaso Bordak, Asier Serranok, eta Jose Luis Otamendik. Eta idazleekin batera, Hernaniko sei ikasle gaztek ere irakurriko dituzte poemak: Maren Municiok, Ainhize Gomezek, Nahia Elosegik, Enara Ortegak, Irati Salegik, Maialen Castrok, Haizea Canok eta Oier Olasok. Edurne Saizar musikariak lagunduko du, pianoarekin. Sarrera librea da, baina gonbidapenarekin bertaratu behar da; eskuragai daude kultura.hernani.eusen edo Biteriko leihatilan.
Bihar, tabuak etxean utzita
Bihar, Izan Iñurri minbiziaren aurkako elkarteak hartuko du parte Hitz-Andanaren bigarren egunean. 'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso saio musikatua eskainiko dute eta oholtzara igoko dira Alaia Martin, Maialen Akizu, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre ariko da, eta musikako lekukoa hartuko dute, Gari Otamendik eta Ixak Arrutik. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da bertso saio musikatua, Biterin. Sarrerak 8 euroko prezioa du eta Biterin erosi daitezke, edota kultura.hernani.eus webgunean. Gainera, sarreren salmentatik lortutako etekinak Iñurri elkartearentzat bideratuko dira, bere osotasunean.