Ikasturte berriarekin batera, Hernaniko eta Astigarragako osoko bilkurei ere hasiera emango zaie. Hernaniko plenoa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta ondorengoak landuko dira, besteak beste, 2023-2027 epealdirako Hernaniko herriari begirako euskera plana onartzea; eta Hernanin alokairuaren merkatuko prezio garestiei buruzko mozioa aurkeztuko dute. Astigarragan, berriz, 19:00etan hasiko da osoko bilkura eta landuko dira partaidetza prozesuak eta Plan Estrategiako 2023.