Larunbatean, XXXI. Mugarri Festa

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 26a, 00:00

Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendi Elkarteak antolatua, XXXI. Mugarri Festa egingo dute larunbatean. Igandeko Kronikan aipatzen zen, igandean dela ospakizuna, eta datu hori okerra zen, larunbatean (irailak 30) baita festa.  Aurtengo ibilbidea Listorretatik Irubidera joango da; goizeko 08:30etan Biteritik abiatu eta 13:00etan Irubidera iristeko aurreikuspenarekin. Izena emateko epea bihar itxiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!