Kulturarteko Plaza Feministaren iraileko egitaraua aurrera doa, mota guztietako ekintzat gauzatuz. Horren baitan, eta Emakumeentzako Jabetze Eskolari hasiera emateko asmotan, ostiralean zita garrantzitsua dute askok, izan ere, Hitz esana olerki ikuskizuna eskainiko du Mejillon Tigre kolektiboak, Leokako labaderoan. Aldiz, euria egingo balu, Kulturarteko Plaza Feministan burutuko litzake ikuskizuna. Gaueko 22:00etan emango zaio hasiera olerki ikuskizunari, eta emanaldiak poesia, musika, gorputz adierazpena, performancea… batzen ditu. Ane Garcíak eta Eider Perezek osatzen dute taldea.