Igandetik, Energia eta Klima Astean murgilduta daude zenbait hernaniar. Ekintza ugari burutu dituzte Euskadiko Asteklimaren baitan, eta 30era arte ez dute etenik izango. Gaurkoan, The Biggest little farm dokumentalaren proiekzioaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, arratsaldeko 19:00etan Biterin. Bertaratzeko beharrezkoa da gonbidapena lortzea kultura.hernani.eusen edota Biteriko leihatilan. Biharko berriz, mahai-ingurua antolatu dute arratsaldeko 18:30etarako. Kulturarteko Plaza Feministan izango da eta 'Klima aldaketa ikuspegi feministatik' gaia landuko dute.