Lehenengo txapelketa lortu du Iker Adurizek

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 26a, 00:00

Iker Aduriz, eskuinetik hasi eta lehenengoa, garaipena ospatzen.

Burgosekin lehiatu da Espainiako Supercopan eta titulua lortu du VRAC 30-27 gaindituta Pepe Rojon.

Iker Aduriz jokalari hernaniarrak Recoletos Burgosekin fitxatu zuen pasa den abuztuan, eta igandean, lehenengo txapelketa ofizialean, titulua eskuratu du. Pasa den urteko bi talde onenak lehiatu ziren Supercoparen bila, Valladoliden, Pepe Rojo zelaian, eta Burgoseko taldeak garaipena lortu zuen; 27-30. Hernaniko pilierra hasierako hamabostekoan irten zen eta lan haundia egin behar izan zuen lehiakide sendoaren aurka. 

Adurizen taldeak historia egin zuen, Valladolideko taldea mendean hartu baitzuen elkarren segidako hirugarren finalean, Burgosko kirol talde baten lehen titulua lortuz. Aurreko denboraldiko bi talde onenek, 2.300 ikusleren aurrean partidu zirraragarria jokatu zuten. Neurketa, berriro ere, parekatua izan zen eta azken minutura arte emozioz bizi izan zen. 

Hernanik atsedena izan zuen lehenengo jardunaldian

Ohorezko B maila pasa den asteburuan hasi zen lehenengo jardunaldiarekin, nahiz eta Hernanik ez jokatu. Hernaniarrek atseden jardunaldia izan zuten eta datorren igandean estreinatuko da Landaren , 12:30etan, Getxoren aurka. Getxorentzat ere lehenengo partidua izango da igandekoa. 

Bestetik, Hernaniren abonatu kanpaina martxan dago. Aurten @Cluber_App-ari esker errazagoa da abonua lortzea. Landareko bulegoan ere abonatu txartela jasotzeko edota berritzeko aukera egongo da astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta astearteetan eta ostegunetan 17:00etatik 19:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!