Ez dute hutsik egin asteburuko mendi lasterketetan, bailarako korrikalariek; eta oraingoan, Azkaineko Skyrhune proba entzutetsuan izan dira Ander Amonarriz eta Jon Ander Olazabal hernaniarrak. Puntako partehartzea izan ohi du probak, 21 kilometroko ibilbide gogorrarekin; eta onenen artean sailkatu zen Amonarriz: 13garren izan zen, 2:04:33 denborarekin. 191garren sailkatu zen Olazabal (2:51:00), ia 600 partehartzaileren artean.
Agerre taldeko beste bi korrikalari, aldiz, Agoizko Mendi Lasterketan izan ziren: proba laburra osatu zuten Mattin Sanzberro hernaniarrak eta Ainhoa Arruti urnietarrak elkarrekin, 1:23:43 denboran; eta bigarren postua lortu zuen Arrutik emakumezkoetan. Gizonezkoetan 30garren sailkatu zen Sanzberro.