Hernaniko Udaletxean bihar egingo duten Osoko Bilkuran Kaleratzeak Stop plataformak aurkeztutako mozio bat onartzea eztabaidatuko dute. Plataformatik azaldu dute zer den mozio horretan eskatzen dutena: «Udalari eskatzen zaio Eusko Jaurlaritzari eska diezaiola Hernani tenkatutako eremu izendatzeko, etxebizitzen alokairuen prezio garestiengatik eta Etxebizitzari buruzko Estatuko legeak eremu horietarako arautzen dituen mugengatik».
Kaleratzeak Stop-etik gehitu dute «espekulazioa saihesteko», «ezinbestekoa» dela udalerri garrantzitsuak tentsiopeko gunetzat jotzea: «Estatuko Etxebizitzaren Legeak aukera ematen baitu eremu horietan kontratuak beste hiru urtez luzatzeko eskatzeko, baldintza berberetan», azaldu dute.
Gauzak horrela, herritarrei deia zabaldu die Kaleratzeak Stop plataformak biharko Osoko Bilkurara joateko. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da bilkura, Hernaniko Udaletxeko Pleno Aretoan.