Zabalik jarraitzen du Eskola Kirolerako begiraleak kontratatzeko lan poltsak. Interesa dutenek kurrikuluma bidali behar dute ekhernani@gmail.com helbidera, dagokion erakundeak sinatutako ziurtagiriak barne. Bidaltzeko azken eguna bihar izango da, eta aukeraketa irizpideak ikastetxeetako webguneetan daude eskuragarri.