Datorren igandean izango da XXXI. Mugarri Festa

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 24a, 00:00

Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendi Elkarteak antolatuta, XXXI. Mugarri Festa egingo dute irailaren 30ean. Aurtengo ibilbidea Listorretatik Irubidera joango da; goizeko 08:30etan Biteritik abiatu eta 13:00etan Irubidera iristeko aurreikuspenarekin. Izena emateko epea asteazkenean itxiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!