Azken egunak dira plazak libre dauden ikastaroetan izena emateko. Esaterako, zoru pelbikoa lantzeko ikastaroan apuntatzeko aukerak zabalik jarraitzen du. Bihar itxiko dute izena emateko epea eta etzi jarriko dituzte kiroldegiko panelean aurrera aterako diren ikastaroen zerrendak.