Aitor Zelaiaren eta Galder Barbadoren aldeko manifestazioa egin zuten ostiralean Hernanin, Buruntzaldeako Ernaik deituta. Elkarretaratzeaz gain, udal euskaltegi pareko errepidea itxi zuten zenbait gaztek protesta modura. Ertzaintza segituan iritsi zen eremu horretara, eta tentsioa nagusitu zen ondorengo minutuetan. Ertzainek bidea mozten ari ziren pertsonak indarrez baztertu eta horietako batzuk identifikatu zituzten.
Mezua zabaldu zuen Ernaik sare sozialetan
Buruntzaldeako Ernaik ertzainen jarrera salatu zuen sare sozialen bitartez, eta honako mezua zabaldu zuten: «Argi utzi dugu, ez gaituzue geldituko!».