Tentsioa izan da gaur arratsaldean, Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarren aldeko manifestazioan. Bien askatasuna eskatzeko elkarretaratzea egin dute Plazan, Buruntzaldeko Ernaik deituta; eta udal euskaltegiaren parera mugitu dira ondoren. Errepidea moztu dute bertan, lurrean exerita, aldarrikapen oihuekin. Ertzaintza bertaratu da manifestariak zeuden tokira, eta tentsioa nagusitu da. Manifestariak tokitik atera dituzte pixkanaka, eta haietako zenbait identifikatu dituzte.