56 urterekin, korrika distantzia luzeak egiten eta esperientzia bereziak bizitzen jarraitzen du Fermin Tolosa atleta hernaniarrak. Oraingoan, Norvegian izan da, familia osoak lagunduta; eta Osloko maratoia osatu du, 3 ordu eta 24 minututan.
Prestaketa luzearen ondoren, osatutako beste maratoi bat gehitu dio bere ibilbideari, baina baita bizipen ugari ere, herrialdea ezagutzeko baliatu baitzuten Norvegiara bidaia.