Globo laranjez apaindu zuten atzo Kaxkoa, Merkataritza Festa ospatu baitzuen Berriak Elkarteak, Udalaren laguntzarekin. Komertzioek euren produktu eta zerbitzuak kalera atera zituzten, eta herritar ugari bertaratu ziren. Merkataritza festaren baitan, eguerdian urteurrena betetzen duten hiru komertzio omendu zituzten, hala nola, Zabala okindegia (75. urteurrena); Feli 1945 (75. urteurrena) eta Eukene jantzi denda (50. urteurrena).
Berriak elkarteak ere jaso zuen aitortza atzokoan, izan ere 30 urte bete ditu elkarteak aurten eta egiten duen lana eskertu nahi izan zion Hernaniko Udalak.