Kirol inklusiboa eta Rock-a uztartuko dituzte gaur hernaniarrek, Errebeldeak Fest jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 23a, 00:00

Sekulako arrakasta izan zuen iazko Errebeldea Fest jaialdiak.

Goizean eta arratsaldean burutuko dituzte kirol jarduerak, inklusibitatea erdigunean jarriz, 10:00etatik aurrera. Gauean, berriz, kontzertuak eskainiko dituzte hiru taldek Atsegindegin,  gaueko 20:30etan hasita. 

Gaur egun osoan zehar ospatuko dute Errebeldeak Fest Jaialdia. Kirol inklusiboa eta Rock-a uztartzen dituen ekitaldi honen hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta goizetik gauera bitartean, ehunka jardueratan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. 

Jaialdian kirol-jarduera egokitu eta integratzaileak izango dira gaur burutuko direnak. Batez ere, familiei daude bideratuta eta umeen sentsibilizazioa nahi da lortu, irisgarritasunaren eta inklusioaren inguruan bideratutako jarduerak eta jolasak antolatuz kiroldegian eta Tilosetan. 

Goizeko 10:00etan 3x3 egokitutako saskibaloi txapelketa jokatuko dute kiroldegian; eta eguerdiko 12:00etan, pala egokitua jokatu dute, Tilosetan. Arratsaldeko 16:00etarako ere beste pala partidu bat antolatu dute, Tilosetan, eta ordu berean, futbol egokituaren Errebeldeak txapelketa jokatuko dute, kiroldegian. Real Sociedadeko eta Athletic Clubeko Fundazioen arteko lehia izango da.  Era berean, Futbol erakustaldia ere eskainiko dute gurpildun aulkietan, 16:00etatik 19:00etara. 

Gauean musikariek hartuko dute lekukoa; izan ere, Hernani rock and rollez jantziko da Errebeldeak Blind Rock Festivalarekin, Atsegindegin. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera, oholtzara igoko dira, Mochila 21, La bona dea eta El Quinto Contenedor taldeak. Mochila 21 talde nafarra, down sindromea duten pertsonez osatua dago eta azken urteetan erreferente bilakatu dira. El Quinto Contenedor heavy metaleko talde hernaniarra da, beraz, herritarrek, gozatzeko aukera ederra dute gaur gaualdera ere. 

 
Inklusibotasunaren alde lanean

Errebeldeak Festeko antolatzaileek, Errebeldeak Fest jaialdiarekin argi dute zein den helarazi nahi duten ideia: «errebeldeak gara, eta inklusioaren alde lanean jarraitzeko gogotsu gaude».

 

ERREBELDEAK FEST 2023

HERNANI

GAUR

10:00 3x3 egokitutako saskibaloi txapelketa. Gurpil aulkian ezintasun fisikoan modalitate inklusiboa eta oin ezintasun intelektualean modalitate inklusiboa. Kiroldegian.

12:00 Pala egokitua. Adimen desgaitasuna duten pertsonen modalitatea. Tilosetan.

16:30 Pala egokitua. Gurpildun aulkiak dituzten pertsonen modalitatea. Tilosetan.

16:30 Errebeldeak futbol egokitua I. Saria. Reala Athleticen aurka (modalitate inklusiboa). Futbol erakustaldia gurpildun aulkian. Kiroldegian. 

20:30 Motxila 21.

22:00 La bona dea.

23:30 El quinto contenedor.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!