Urriaren 2an hasiko dira Biteriko ikastaroak, eta horietako batzuetan zozketa egin behar izan dute, toki kopurua baino gehiago apuntatu zirelako. Behin zozketa eginda, dagoeneko ikusgai jarri dute onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda, Biterin bertan.
Aldiz, ikastaro batzuetan tokia dago oraindik: altzarien itxura berritzea, argazkigintza, patchwork, haurren antzerkia, dantza garaikidea, pintura, haurren funkya, gazteentzako funkya, eta gazteentzako pintura. Interesa dutenek, Biterin eskatu dezakete informazioa.