Gazte Topagune Sozialista izango da urriaren 11tik 15era, Atarrabian, Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta; eta hori aurkezteko, eskualde mailako hitzordua jarri dute gaur Hernanin: Kontrakantxa gaztetxean izango da aurkezpena, arratsaldeko 19:30etan, GKSren eta Ikasle Abertzaleak taldearen eskutik.
Bertan azalduko dituzte Topagunearen «helburuak, egitaraua eta gauza teknikoak», besteak beste. Eta aurreratu dute, aurtengo Topaguneak «lanketa politikorako, aldarrikapenerako eta aisialdirako eskaintza zabala» izango duela.
Egitarau osoa ikusgai dago Gazte Koordinadora Sozialistaren Twitter eta Instagram kontuetan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude gks.eus webgunean, 40 euroan.
Bertso afaria gaur, aurkezpenaren ondoren
Gaurko aurkezpenaren ondoren, bertso afaria ere egingo dute Kontrakantxa gaztetxean bertan, 21:00etan hasita. Iker Ormazabal, Ekain Tolaretxipi eta Igauri Lopetegi ariko dira bertsotan.
Bertso afarirako, aldez aurretik eman beharko da izena, Buruntzaldeko GKSren sare sozialen bitartez eman daiteke izena: Instagramen @gks_buruntza, eta Twitterren @gks_buruntzalde.